Borrar
Txirrindularitza

Asier Arregi andoaindarrak irabazi du Abadiñoko ziklo-krosa elite mailan

Felipe Orts 23 urtepekoaren atzetik ibili da, baina valentziarrak itzuli bat gutxiago bete du

joseba lezeta

Sábado, 24 de enero 2015, 15:24

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hamar urte ziren Abadiñoko Astola auzoko belardietan ziklo-krosik egiten ez zela. Gaur goiz eta eguerdian errekuperatu dute proba eta gipuzkoar batek, Asier Arregi andoaindarrak, lortu du garaipena elite mailan, José Antonio Díez bizkaitarrarekin lehia estua izan ondoren. Neguko denboraldian nagusitu diren Aitor Hernandez eta Javier Ruiz de Larrinaga falta ziren. Ez dute parte hartu.

Saio bitxia izan da Abadiñokoa. Eliteak eta 23 urtepekoak elkarrekin irten dira eta gazteetako batek, Munduko Txapelketara joateko aukeratu duten Felipe Orts valentziarrak, hankapean ibili ditu besteak. Baina araudiak hala aginduta, eliteak baino itzuli bat gutxiato bete du Ortsek. Bere proba bukatu ondoren, Arregik, Díezek eta gainontzeko eliteek aurrera segi dute zirkituan. Díez erori eta istripuak bidea zabaldu dio Arregiri garaipena lortzeko. Neguko denboraldi honetan Legazpin ere nagusitu zen andoaindarra duela aste batzuk.

Mailaz mailako Abadiñoko irabazleak hauek dira: juniorretan, Josu Albizua; kadeteetan, Xabier Murias; master 30ean, Eduardo Jiménez; master 40an, Josu Isasi; eta master 50ean, José Lorenzo Esteban; emakume eliteetan, Eider Merino; junior nesketan, Enara López; eta neska kadeteetan, Luisa Ibarrola.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios