Atletismo

Macarrok eta Zubizarretak irabazi dute EH Mendi Erronka

Macarrok eta Zubizarretak irabazi dute EH Mendi Erronka

Ia zazpi ordu behar izan ditu Macarrok eta zortzi ordu baino gehiago Zubizarretak

ELI BELAUNTZARAN

Raul Macarrok eta Izaskun Zubizarretak irabazi dute gaur EH Mendi Erronkaren seigarren edizioa. Ia zazpi ordu behar izan ditu Macarrok, 6:59. Atzetik Igor Amantegui (7:01) sartu da eta hirugarren Iker Karrera (7:06). Emakumezkoen artean, Zubizarretaren atzetik (8:32), Usoa Irigoyen (8:36) eta Silvia Trigueros (8:45) sartu dira.

740 lasterkari bildu dira gaur Leitzako plazan Euskal herriko Mendi Erronkan parte hartzeko. Leitzan hasi eta bukatzen da mendi lasterketa, Araitz-Betelu, Larraun eta Lekunberritik pasatu ondoren, tartean Irumugarrieta (1.431 m) eta Ireber (1.208 m) igotzen ari dira partaideak. Lasterketa honek 67 km eta 7.200 metroko gainbehera du. Mendiz inguratutako herriak dira guztiak eta eskualde osoan kirol izaera oso errotua dago.

Urtero omenaldia eskaintzen du Mendi Erronkak eta aurten Joan Mari Torrealdai euskaltzalea omendu du. Joan Mari Torrealdairen bitartez euskara bera, Euskal Herriko hizkuntza propioa, omendu nahi du Erronkaren VI. edizio honek. Garaikurra eman diote goizean, lasterketa abiatu aurretik egin den omenaldi ekitaldian.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos