Borrar
Solidaritza. Iazko lasterketan bildutako 2.563 euro eman zizkioten Elikagaien Bankuari joan den asteleheneko aurkezpenean.
Lohitzunetik Hondarribira
atletismoa

Lohitzunetik Hondarribira

2.750 korrikalari aterako dira igandean Euskal Herriko XIX. maratoi erdian

MARTIN ELIZALDE

Viernes, 21 de octubre 2016, 10:33

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Maratoi Erdiari aurre egiteko prest dira igandean Donibane Lohitzun-Hondarribia lasterketaren XIX. edizioan parte hartuko duten 2.750 korrikalariak. Karlos Fernandez eta Xabier Sein, lasterketaren zuzendari teknikoak, pozik azaldu dira aurtengoan ere dortsal guztiak agortu direlako eta epea amaitu baino lehen izen-ematea itxi behar izan dutelako.

Joan den asteartean lasterketaren aurkezpena egin zuten Hondarribiko Udaletxeko Areto Nagusian, eta han izan ziren Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkatea, Karlos Fernandez eta Xabier Sein Hondarribia Kirol Taldeko ordezkariak eta Rafa Indo, Donibaneko Ur Joko elkarteko ordezkaria.

Iazko lasterketan bildutako 2.563 euro eman zizkioten Hondarribia Kirol Taldeak eta Ur Joko Elkarteak Elikagaien Bankuari Jose Manuel Pineda ordezkariari hain zuzen. Parte hartzaile bakoi-tzeko euro bat jartzen du antolakuntzak, izaera solidarioari eusten.

«Lasterketak 19 urte bete ditu, eta erreferente batean bilakatu da» esan zuen Txomin Sagarzazu Alkateak. «Erreferentea da kirol maila aldetik baita antolakuntza aldetik ere. Horren gainetik, bi elkarteek egiten duten lan bikaina eta kolaborazioa aipatu nahiko nuke. Oso erlazio kontsolidatua dute eta garrantzitsua da koordinazio hori aipatzea. Ziur igandean ere hala izango dela», azaldu zuen alkateak.

Partaidetza gora

Carlos Fernandezek lasterketako zuzendariak gehitu duenez, «ekitaldi ederra espero dugu iganderako. Dortsal kopurua 2750ra igo dugu eta bete egingo dugu. Horietatik 1500 Iparraldekoak dira eta 1200 inguru Hegoaldekoak. Partehartzaileen %25 emakumezkoak dira eta guretzat oso garrantzitsua da hori. Hortaz gain, denetara 400 bolondres egongo dira lasterketan, eta eskertu egin nahi genieke beraiei laguntza, eta zer esanik ez, enpresa eta elkarte laguntzaileei, batez ere Hondarribiko Udalarena».

Rafa Indok adierazi zuen «guretzat Iparraldeko eta Hegoaldeko pertsona kirolzaleen lankidetza sendotzea oso garrantzitsua da eta zentzu horretan lanean jarraituko dugu. Mailako froga bat antolatzen dugula uste dugu eta hala jarraituko dugu etorkizunean ere».

Iazkoaren alderatuz, esan aurten korrikalarien kopurua 250etan igo egin dela, eta bi komun ibiltari erabili ahal izango dituztela lasterkariek. Azpimagarria da baita ere emakumezkoen parte har-tzea, aurten %25ra iritsiko dena. «Hurrengo urteetan gehiago ere izatea nahi dugu», azaldu zuten.

Lasterketa 11:00etan abiatuko da Donibanetik, eta lehenak eguerdiko 12:00etarako iritsiko dira Zuloaga kalera. 21,097 kilometroko ibilbidean zehar Irunetik ere pasako dira, Hondarribian amaitzeko.

Faboritoak

Parte hartzaileen aldetik, goraipatzekoa da Claudia Behobie eta Gerardo Amunarriz Hondarribiko korrikalarien presentzia, aurreko urteetan emaitza onak lortutakoak. Claudiak 2013an irabazi zuen, beste lau aldiz bigarren izan da eta batean hirugarren. Joan den igandean bigarren sailkatu zen Donostiako 15 kilometroko Klasikoan.

Gerardok 2014an ezagutu zuen «etxean irabaztearen gozamena». Aurten lehia bizia izango du Lionel Petriacqekin, besteen artean. 39 urteko baionarra bigarren postuan sailkatu zen iazko edizioan, Antonio Casadoren atzetik, eta joan den igandean sasoitsu dagoela erakutsi zuen Donostian podiumeko hirugarren kajoira igoz.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios