Diario Vasco

Euskadiko sokatira selekzioa, munduko txapelduna

Euskal sokatira selekzioko kideak.
Euskal sokatira selekzioko kideak.
  • Gizonezkoek urrea lortu dute lehen aldiz eta emakumezkoek zilarra irabazi dute 500 kg-ko kategorian

Euskadi Basque Country-k, 2014an nazioen Sokatira Mundialetan eskubide osoko selekzio gisa parte hartzeko aitorpena jaso ondoren, urrezko domina eskuratu du Suediako Malmö hirian jokatzen ari diren Mundialetan. Gizonezkoen 580 kg-ko kategorian lortu du urrea.

Lehen aldiz, ikurrina eta Euskadiko ereserkia protagonista izan dira Munduko Txapelketa bateko domina banaketa ekitaldian.

Baina emaitza onak ez dira hor amaitu. Emakumezkoen Euskadiko selekzioak ere, 500 Kg-ko kategorian, zilarrezko domina irabazi baitu.

Temas