Zuberoako 'Hur Xenda' Idiazabalera dator

Ikuskizunaren bi emanaldi eskaini zituzten ekainean Muskildin.

Muskildiko herritarrek 'Hur Xenda' eskainiko dute larunbat honetan

Zuberoako Muskildiko herritarrak Idiazabalera etorriko dira larunbat honetan, urriak 14, beren ‘Hur Xenda’ ikuskizuna eskaintzera. Kiroldegian izango da emanaldia, 21:00etan.

‘Hur Xenda’ ikuskizuna orain dela bi urte sortu zen Muskildi. Ekimen honen bidez, helburuak ziren dantza eta koreografia berriak sortzea, ahaztuak zeuden abestiak berreskuratzea eta, batez ere, herria trinkotzea, herritarren arteko kohesioa areagotzea.

Ikuskizunean bikote baten sentimenduak, harremanak eta buruhausteak kontatzen dituzte. Muskildiko 90 bat herritar elkartu dira proiektua aurrera ateratzeko –musikariak kontuan hartu gabe–, 7 eta 77 urte bitartekoak. Eta hori, 250 biztanle dituen herrian.

Aurtengo ekainean bi emanaldi eskaini zituzte Muskildin, zelai batean, Pirinioak atzean zituztela. Hirugarren emanaldia hil honen 7an izan da, Mauleko Jai Alaian. Eta Idiazabalgo saio da, beraz, Hegoaldean egiten duten lehena.

Idiazabal eta Muskildi senidetuta daude aspalditik. Ekainaren 16 eta 17an, emanaldi haiek izan zirelarik, Idiazabalgo Udalak Muskildiko herriak eginiko gonbidapena onartu zuen eta ordezkaritza zabala bidali zuen. Udal ordezkariekin batera, herriko txalapartariak eta Axari dantza taldekoek hartu zuten parte.

Sarrerak Idiazabalgo Izpar dendan daude salgai –bost euroan–. Horrez gain, ekitaldiaren ondoren afaria eskainiko da kiroldegian bertan, eta txartelaren prezioa 10 eurokoa da.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos