Diario Vasco

EHUko lau irakaslek zuzendutako pelikulak, Zinemaldian

'Pelota II' filmako trailereko eszena bat.
'Pelota II' filmako trailereko eszena bat. / YOUTUBE
  • 'Irrintziaren Oihartzunak', 'Pelota II', 'Beti bezperako koplak' eta 'Hileta' dira proiektatuko diren filmak

Donostia Zinemaldiko 64. edizioko Zinemira saileko programazioak Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) lau irakaslek zuzendutako beste horrenbeste film proiektutatuko ditu bere pelikulen artean: 'Irrintziaren Oihartzunak', 'Pelota II', 'Beti bezperako koplak' eta 'Hileta'. Ostiral honetatik, irailak 16, 24ra bitartean ospatuko den nazioarteko zinemaldiak euskal zinema omentzen du Zinemira sailaren bidez.

Horrela, EHUk gogorarazi duenez, Zinemirak film luzeak zein Kimuak katalogoan bildutako film laburrak emango ditu. Kimuak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Euskadiko Filmategiak martxan jarritako programa da eta euskal film labur nabarmenen hedapena du helburu.

Donostia Zinemaldiaren 64. edizioko Zinemira sailean emango diren filmak, Iratxen Fresnedaren 'Irrintziaren Oihartzunak', Olatz Gonzalezen 'Pelota II', Begoña Vicarioren koordinaziopean Ageda Kopla Taldeak egindako 'Beti bezperako koplak' eta Kepa Sojoren 'Hileta' dira. Azken biak Kimuak katalogokoak dira.

Horrez gain, 'The Act of Killing. Zinema eta indarkeria globala' atzera begirako tematikoak 'Itsasoaren alaba' dokumentala berreskuratuko du, EHUko ikertzaile Josu Martinezek 2009an zuzendutakoa eta orduko Zinemaldiko Zinemira sailean proiektatutakoa.

Temas