Borrar
Balmasedako eraikin ezagunenak, orain urte batzuk Roberto Zalbideak herrian bertan egindako muralean. P. Urresti
Zatoz lasai, zoaz bare

Zatoz lasai, zoaz bare

Badira zortzi leku non turismoa ez den hainbat beldurtzen dituen mamu oldakorra. Bizkaiko Balmaseda, Lekeitio eta Mungia; Costa Bravako Begur eta Pals, Terueleko Rubielos de Mora, Bartzelonako Begues eta Castelloneko Morella 'Città Slow' dira

Begoña del Teso

San Sebastián

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Domingo, 13 de agosto 2017, 13:33

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ez, aipaturiko zortzi bazter horiek ez dira Sin City, Slow City baizik. Ezaguna da gurean mugimendu, joera, bizitzarekiko konpromiso hori: Slow Food, Slow Fashion… Ulertzen erraza da: Fast Food azkar irensten dugun janari zaborra bada, Slow Foodek justu alderantzizko zerbait beharko du izan: lasai asko, mokadu bakoitza kuzinatzen, dastatzen eta jaten dugun hori. Merkatalguneetako dendetan erositako arropa baldin bada derrepentean, ganoragabe aukeratu eta gero laster ahaztuko dugun elastiko merke hori, auskalo zerez eta zein lan baldintzetan egina, Slow Fashionek aldarrikatzen duena kontrakoa da: era iraunkorrean sortutako, saldutako, erositako eta jantzitako moda.

Slow, bai. Mantso. Bare. Lasai. Lurrarekin zein animaliekin edo hurkoekin harreman beteak, osatuak, egiazkoak. Pasa den mendeko 1986 urtean sortua. Zeren kontra, zeren alde? Erromako Piazza di Spagnan ireki nahi zuten McDonald'sen aurka. Aspaldiko kontua, ba. Ez pentsa: iazko neguan, Florentziako Udalak Slow mungimenduari heldu zion erraldoi estatubatuarrak Piazza di Duomon hanburgesategirik ireki ez zezan.

Jan ezazu mantso. Jantzi zaitez ganoraz. Bisita ezazu lasaitasun osoz munduan zehar sakabanaturik dauden hainbat eta hainbat Slow Leku, Città Slow, Slow Cities.

Zein baldintza bete behar ditu herri/hiri/herrixka batek horietakoa izan ahal izateko? Ezin da hiriburua izan. 50.000 biztanle baino gehiago ez du izango. Paseoan ibiltzeko hamaika gune izango ditu. Kotxeek ez dute inolaz ere lehentasunik izango. Bai ordea gune berdeek. Bertako jatetxeek apustu benetakoa egin beharko dute tokian tokiko produktuen alde. Historiaz gainezka diren lekuak babestuko dira. Paseoan, oinez zein bizikletaz zein zaldiz ibiltzeko eremuak sortuko dira. Edo gordeko, jada existizen badira…

Hemen agertuko zaizue munduan barrena dauden hiri/herri mantso guztien zerrenda. Australiatik Turkiaraino. Portugalen badira. Hego Korean ere bai. Txinan. Hegoafrikan. Gurean eta gure inguruetan, zortzi. Isiltasunaren desioz ailegatzen dira Bartzelonako Begueseko El Mur izeneko parkera. Meditaziorako, kontenplaziorako sortu izan dute. Propio. Rubielos de Morak 687 biztanle baino ez ditu, eta Erdi Aroko altxorrak, zientoka. Morellak zentzuzko itxuraldaketari ekin zion duela gutxi Città Slow zerrendan sartu ahal izateko…

Leku horietara doan jendeak badaki zeren bila, zeren ametsetan, zeren esperoan doan. Patxadaz bizi izan nahi ditu bakazioetarako dituen egun horiek. Ez du tren txu-txurik bilatuko. Ezta Historiari buruzko azalpenak emango dizkion entzungailurik ere. Ez dauka bere egin beharrekoen artean bus turistiko batean igotzea. Ez da 'guiri' bat balitz bezala kobratuko dioten tabernetan sartuko. Eta ez da ibiliko turista basen moduan edo erritmoan. Bere inguruan ez da, ez du ba turismofobia zabalduko. Ez da estresaturik itzuliko etxera eta ez du oroipen txarrik utziko hiri mantsoetan.

Badira gure munduan Sin City (pekatu hiria) mila (Gotham, New York, Berlin bera hala nahi izanez gero, Mexiko…). Baina segun eta zein aldartetan zauden, zoaz città slowetara. Bertan inkluso Greeters izeneko nazioarteko boluntarioak aurki ditzakezu. Ez dira gidari profesionalak. Bisitariak hartzen dituzte bisitan datozen lagunak bailiren eta haiekin berbetan, tragoska bat hartzen, paseoan daudela, benetako hiria ezagutzen laguntzen dituzte. Non dago haien berri? Hementxe.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios