Wendersen filma, Salgadoren erakusketaren osagarri

Sebastiao Salgado Amazonian, filmeko une batean.
Sebastiao Salgado Amazonian, filmeko une batean. / DV

'La sal de la tierra' filma emango da bihar Donostiako Tabakaleran, sarrera doakoa dela

Uda honetan, jazzaz, surfaz eta hondartzaz harago, aparteko bi protagonista ditu Donostiako Zurriola pasealekuak: natura eta Sebastiao Salgado argazkilari brasildarra, haren zenbait argazkiren bertsio erraldoiek gogoratzen baitiete ibiltariei zein ederra den natura, eta zein beharrezkoa horren zaintzan inplikatzea.

'Génesis' izeneko erakusketa horren osagarri, 'La sal de la tierra' filmaren proiekzioa antolatu dute Donostia Kulturak eta la Caixa Gizarte Ekintzak. Wim Wendersek eta Juliano Ribeiro Salgadok, Sebastio Salgadoren semeak, zuzendutako filma asteazken honetan, uztailak 26, 19:00etan, emango da Tabakalerako zine aretoan. Sarrera doakoa izango da.

Oskar Tejedor (Legazpi, 1968), zuzendariak aurkeztuko du filma eta ondoren ikusleekin egingo den solasaldia moderatuko du. Tejedorrek 'Cuidadores', 'Balenciaga, permanecer en lo efímero', 'Notas en movimiento' edo 'En tránsito' bezalako dokumentalak zuzendu ditu.

Sari ugari jasotakoa da 'La sal de la tierra' dokumentala, horien artean César frantsesa dokumental onenari, Oscarretarako izendapena 2014an eta Zinemaldiko Publikoaren Saria. Salgadoren emazteak ekoitzitako filmak erakusten du zerk bultzatuta eta nola lan egiten duen argazkilariak. Izan ere, azken 40 urteetan bost kontinenteetan barrena ibili da, ematen ari diren aldaketa bortitzak jasotzen eta naturaren mugarik gabeko edertasuna islatzen. Filma, ederra izateaz gain, oso lagungarria izan daiteke kalean paratutako argazkiak bizi oso bateko testuinguruan kokatzeko.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos