20. urteurrenaren atarian, eskaintza berezia Guggenheimen

Marc Chagallek unibertso berezia sortzea lortu zuen bere koadroetan, fantasia eta haurtzaroko oroitzapenak nahasten zituzten irudiekin/AFP
Marc Chagallek unibertso berezia sortzea lortu zuen bere koadroetan, fantasia eta haurtzaroko oroitzapenak nahasten zituzten irudiekin / AFP

Henri Michaux eta Alberto Giacomettiren erakusketak eta Thannhauser Bildumaz gain, Chagall, Esther Ferrer edota Diana Thater-en lanak ikusi ahalko dira 2018an

Guggenheim Bilbao Museoak Henri Michaux eta Alberto Giacometti artistei buruzko atzera begirakoak eta Thannahauser Bilduma eskainiko ditu 2018ko arte programazioan baitan. Halaber, Marc Chagall, Esther Ferrer, Joana Vasconcelos, Michael Snow, Diana Thater eta Javier Tellez gainontzeko eskaintzaren protagonoista izango dira.

Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioaren Patronatua bildu dira aste honetan, Iñigo Urkullu Patronatuaren presidente eta Jaurlaritzako lehendakaria, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusi Fundazioaren Batzorde Betearazlearen presidentea, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Bingen Zupiria Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburua, Lorea Bilbao Bizkaiko Euskara eta Kultura foru diputatua eta Juan Ignacio Vidarte Guggenheim Bilbao Museoaren zuzendaria, Fundazioaren gobernu erakunde nagusiaren parte diren enpresa eta erakundeetako ordezkariak.

Bileran, museoaren 20. urteurrena ospatzeko antolatutako ekimenen programaren berri eman da. Programa 2017an zehar burutu da, eta "eragin eta ikusgarritasun" handia izan du, berton zein nazioartean. Ekitaldiko daturik nabarmenenak ere errepasatu dira. Horrela, azaroaren 30era arte, 1.238.428 bisitari izan ditu museoak, 2016an baina %14 gehiago, eta Banakako Kideak 27.370 izatera heldu dira, Lagunak, Jarraitzailek eta Erdu programako partaideak kontuan hartuta.

Era berean, bileran 2018ko aurrekontua onartu da, museoaren operatiboari azken hiru ekitaldietan egindakoen mailan dagoen ekarpen instituzionalekin. Arte programazioa ere onartu dute, eta hari eskainitako diru kopurua 2017an baino %5,7 gehiago izango da.

Programazioa

Zentzu horretan, 'Gaur egungo artearen oinarriak' izenburuan biltzen diren erakusketen artean, Henri Michaux pintore belgikarraren inguruko atzera begirakoak sei hamarkadatako esperimentazioa bilduko du, eta 'Chagall. Urte erabakigarriak, 1911-1919' erakusketak jatorri bielorrusiarreko pintore frantsesaren garapen artistiko goreneko garaian egindako lanak bilduko ditu. Horien ostean, Thannhauser Bilduma izango da Guggenheim Fundazioarekin sinatutako kudeaketa hitzarmenean jasotako bigarren erakusketa.

Aldi baterako erakusketei dagokienez, arte sorkuntza garaikide txinatarrari eskainitako erakusketa bat izango da, bai eta Alberto Giacometti eskultore suitzarrari buruzko atzera begirako zabala ere.

Azkenik, 2018an emakume artistei eskainitako bi erakusketa hartuko ditu 'Gaur egungo artearen zertzeladak' atalak: Esther Ferrer donostiarra eta Joana Vasconcelos portugaldarrarenak. Horiekin batera, garai digitalean artearen eta arkitekturaren artean dauden loturei eskainitako 'Architecture Effects' erakusketa izango da, eta Film & Video aretoan ikusgai izango diren Michael Snow, Diana Thater eta Javier Tellezen bideosorkuntzekin osatuko da programazioa.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos