Bi txoko artelan txikiei eskainita

Erakusketako irudia/Viñas
Erakusketako irudia / Viñas

Pasai San Pedroko Udal Aretoan egongo dira jarrita pieza artistikoak lehenengo, eta ondoren Hendaiako Mendi Zolan Kulturgunean

DV

Aurten ere Erakusketa kolektibo bat antolatu dute Gipuzkoako bi udaletxek. Pasaiako eta Hendaiako Udalek, hain zuzen, '12 zm erakusketa 2017' izenburupean egituratu dute.

Parte hartzeko baldintzak bi izan dira soilik. Lehena, bi lan aurkeztu beharra eta bigarrena, izenburuak adierazten duen bezala, aurkeztutako lanen aldeek –markoa edo euskarria barne– ez gainditzea 12 zm-ko neurria.

Aurtengoa erakusketaren 22. edizioa da. Pasai San Pedroko Udal Aretoan egongo dira jarrita pieza artistikoak 2018ko urtarrilaren 14ra arte, eta ondoren Hendaiako Mendi Zolan Kulturgunean, 2018ko urtarrilaren 30etik otsailaren 15ra bitartean. Aurreikusita dago gero, 2018ko martxotik maiatzaren amaiera arte, Argedasen (Nafarroa); Monçaon eta Viana do Castelon (Portugal) jartzea.

Erakusketa bitxia dela gogorarazten du Manuel Irigoien margolariak: "aurkeztutako miniaturazko lanen kolore zein askotariko forma edergarriak gozatzeko aukera paregabea eskainiko du erakusketak, nik uste, bertara hurbiltzerik dutenei".

Bertan bi lantxoekin hartuko du parte, biak ere itsas herri/hiriari eskainiak: 'Orio' eta 'Saint-Tropez', N. Mtez. Ortiz eta R. Aguilar Moré margolariak gogoan. Teknikari dagokionez, akriliko/tinta 'DM' taula gainean, 12 x 12 zentrimetroan.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos