Txillardegiren oroimenezko horma-irudia inauguratuko dute Donostian

Txillardegi artxiboko irudian/Aygües
Txillardegi artxiboko irudian / Aygües

DV

Txillardegi hil zeneko seigarren urteurrena izango da datorren astean. Hori dela eta, Txillardegi Udal Liburutegia herri-ekimenak, urtero bezala, hainbat ekitaldi antolatu ditu. Horietako nabarmenena izango da Antiguako Gaskuina plazan margotutako Txillardegiren oroimenezko horma-irudiaren inaugurazioa, urtarrilaren 14an.

"Karga sinboliko handiko ekitaldia izango da, besteak beste, egun Gaskuina plaza den horretan baitzegoen Txillardegi etxea", azaldu du antolakuntzak. Horma-irudiaren inaugurazioa hilaren 14an izango da, igandez, 12:00etan, eta Ibon Sarasola euskaltzainak eta Joxe Manuel Odriozolak parte hartuko dute, baita Izarne Zelaia eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek ere.

Baina, esan bezala, horma-irudiaren inaugurazioa herri-ekimenak antolatutako ekitaldirik nabarmenena izango da, ez bakarra. Gainontzeko egitarauak bere gain hartzen ditu Lorea Agirrek eta Alaitz Aizpuruk egingo duten hitzaldia, 'Txillardegi, errotikako gogoeta', hilaren 11n, 19:00etan, Doctor Camino Liburutegian (Parte Zaharra). Lorea Agirre Jakin aldizkariko zuzendaria da. Hiru urte eman ditu Jakinek Txillardegiren lan osoa digitalizatzen. Guztira, 1.984 idazlan, 23.591 orrialdetan.

Urtarrilaren 18an, Fito Rodriguezek 'Txillardegi intelektuala' hitzaldia eskainiko du 13:00etan, Filosofia Mintegian, Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean (Ibaetan).

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos