Zumaian, Getarian eta Zarautzen ibiliko da 'Itsasontzi Baten'

Maitena Salinas eta Ibon Gaztañazpi.
Maitena Salinas eta Ibon Gaztañazpi. / ETB

Ibon Gaztañazpi eta Maitena Salinas, besteak beste, Pili Manterolarekin eta Agustin Ezenarrorekin bilduko dira

Estreinaldian harrera ona izan ondoren, igande honetan ere istorioz gainezka etorriko zaigu 'Itsasontzi Baten'. Oraingo honetan, Zumaian, Getarian eta Zarautzen izango dira Ibon Gaztañazpi eta Maitena Salinas.

Zumaiako flyschean olagarrotan hasiko du eguna Maitenak, eta lanak izango ditu ale bat harrapatzeko. Gero, Ibonek olagarro zopa prestatuko du belaontziko sukaldean.Munduan zehar belaontzi batean bidaiatzen aritu den familia baten bizipenak ere ezagutuko ditugu. Gurasoak eta seme-alabak hamar urtez ibili dira nabigatzen.

Getarian, berriz, Ibonek eta Maitanek ezingo diote tentazioari eutsi, eta Iribar jatetxera sartuko dira janari eske. Bertan, giro ederrean, afaria egingo dute Pili Manterola sukaldariaren eta Agustin Ezenarro kazetariaren konpainian.

Kirola eta dibertsioa ere izango dira aste honetako saioan. Getarian, esaterako, boleibolean arituko dira, eta Zarautzen, bueltatxoa egingo dute Mollarrira. Ausartuko al dira hamalau metroko altueratik salto egiten?

Igande honetan, 22:00etan hasita izango da ikusgai 'Itsasontzi Baten' saioa.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos