Borrar
Jokoak debekatuta dituen Esperanza ikastetxean Zipi eta Zape biki bihurriek bizitako abenturak kontatzen ditu filmak
'Zipi eta Zape eta kanikaren kluba' filma ikusgai, ETB1en

'Zipi eta Zape eta kanikaren kluba' filma ikusgai, ETB1en

Komikiaren historiako biki maitatuenen eta bihurrienen abentura dibertigarria izango da ikusgai

DV

Viernes, 8 de septiembre 2017, 10:47

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Zipi eta Zape eta kanikaren kluba' filma izango da ikusgai ostiral honetan ETB1en. José Escobarrek sortutako komiki-pertsonaien abenturetan oinarritu da Oskar Santos zinemagilea film hau egiteko. Raul Rivas eta Daniel Cerezo dira komikiko biki bihurrienen azalean sartu diren aktore gazteak. Jokoak debekatuta dituen Esperanza ikastetxean sartu dituzte Zipi eta Zape biki bihurriak.

Kanikaren Kluba sortuko dute han, nagusien agintea desafiatuko duen haur-erresistentzia, alegia. Ikastetxearen sekretu misteriotsua aurkituko dute Zipik, Zapek eta klubeko gainerako kideek, euren adimenari, adoreari eta laguntasunean duten fedeari esker, eta euren bizitzetako abenturarik zirraragarrienak biziko dituzte elkarrekin.22:15ean hasiko da Zipi eta Zape eta kanikaren kluba pelikula, ostiralean, ETB1en.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios