Zine gaua ETB1en eta ETB2n

'Titanen furia' filmeko irudia.

ETB1ek 'Titanen furia' pelikula fantastikoa eskainiko du, eta ETB2n, 'Los hombres que no amaban a las mujeres' thrillerra izango da ikusgai

Ostiral gaua zineari eskainiko dio Euskal Telebistak. ETB1ek 'Titanen furia', Liam Neeson, Ralph Fiennes eta Sam Worthington protagonista dituen pelikula fantastikoa eskainiko du. Filmak Perseoren mitoa (Sam Wothingtonek gorpuzten du) aztertzen du. Perseo Zeus jainkoaren (Liam Neeson) semea da, eta Acrisioren (Jason Flemyng), Argoseko errege zaharraren, giza emaztea. Hortaz, Perseo (Sam Worthington) erdijainkoa da. Pelikula ostiral gauean izango da ikusgai 22:00etatik aurrera.

ETB2k, bere aldetik, 'Los hombres que no amaban a las mujeres' thrillerra eskainiko du 22:15ean. Stieg Larsson idazle suediarrak idatzitako Millenium triologiaren lehen eleberrian oinarritutako filma.

Istorioko protagonista Mikael Blomkvist kazetaria da, eta Henrik Vanger enpresari aberatsak duela 40 urte desagertutako bere ilobaren kasua ikertzeko ardura emango dio. Ikerketak aurrera egin ahala, familia boteretsu eta aberatsaren barruko gezur eta sekretuekin egingo du topo. Lan horretan Lisbert Salander hacker bereziaren laguntza jasoko du.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos