Borrar

Zigor Iturrieta, 'Gure Kasa' saioan

Sukaldari eta kirolariak datorren astean estreinatuko duen 'Chiloé Lasterka Munduan' saioaren bigarren denboraldia aurkeztuko du

Miércoles, 13 de junio 2018, 09:59

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Zigor Iturrieta kirolari eta sukaldaria asteazkeneko 'Gure Kasa' saioan izango da gonbidatu. 'Txoriene' sukaldaritza saioa aurkezten du egunero ETB1en, eta datorren astean, 'Chiloé, Lasterka munduan' turismoa, gastronomia eta muturreko kirol probak uztartzen dituen saioren bigarren denboraldia estreinatuko du. Telleria anaien galderei erantzuteaz gain, Nahiara Gagorekin eskaladan eta ardiak biltzen ibiliko da Durangaldean.

Bestalde, Aitor Frantsesenak, Zigor Iturrietaren gisara, 'Chiloé' bat egingo du Teide sumenditik, eta halaber, bere etxean sukaldari lanak egingo dizkio Marta Elvirari.

Amaitzeko, Iban Garciak Txinatik ekarritako hiru maskara probatuko ditu.

'Gure Kasa' asteazken honetan izango da ikusgai 21:30ean ETB1en eta eitb.eus-en.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios