Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna, 'Teknopolis'en

Batetik, Maia Garcia Vergniory ikertzaile gaztea elkarrizketatuko dute. Bestetik, lanbide heziketan bidera urratzen ari diren emakumeak ezagutuko dituzte

Otsailaren 11a Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna da. Egun honen helburua da zientzialari emakumezkoen lana bistaratzea, zientzia eta teknologia arloetan erreferente izango diren emakumezko ereduak sustatzea eta berdintasunaren aldeko neurriak bultzatzea. 'Teknopolis'en astero saiatzen dira horretan, baina saio honetan bereziki.

Maia Garcia Vergniory ezagutuko dute: joan den udan Nature aldizkariaren azala eman zioten bere taldearen ikerketari. Gainera, L'Oreal-UNESCO For Women In Science sarietako bat jaso du Euskal Herriko Unibertsitateko eta DIPCko ikertzaile gazte honek.

Zientzian emakumeak gizonezkoak baino gutxiago badira, zer esanik ez lanbide heziketan. Euskal Autonomia Erkidegoan, 14.000 emakume ari dira lanbide heziketako ikasketak egiten. Baina oso gutxik aukeratzen dituzte arlo tekniko eta industrialak. Fabrikazio mekanikoan, elektrizitatean edo iturgintzan, salbuespena dira emakumeak. Horien artean daude Izaskun Olano, Jenia Urkia eta Esther Jauregi. Bidea urratzen ari diren emakumeak ezagutuko dituzte.

'Teknopolis' saioa larunbatean 13:30ean izango da ikusgai ETB1en eta igandean ordu berean ETB2n.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos