Zeledonen igoeraren zuzeneko emanaldia

Gasteizko Txistularien kontzertua ere eskainiko du zuzenean, 22:15etik aurrera, ETB1-ek

Asteazken honetan, Gasteizko txistularien kontzertua eskainiko du ETB1ek, 22:15ean, Gasteizko Aihotz plazan, abuztuaren 5ean, egindako musika eta dantza emanaldia.

Txistulari Elkarteko txistulariek beste lurraldeetako musika tresna folklorikoekin batera jo zuten. Besteak beste, Asturiasko eta Galiziako gaitak, gitarra flamenkoa eta Zamorako txistu sayaguesa entzuteko aukera izango dugu. Folklore Udal Akademiak antolatutako ekitaldiak, gainera, Gasteizko Erraldoien Konpartsako erraldoien partaidetza izan zuen, konpartsaren ehungarren urteurrenean.

Jarraian, 00:40ak aldera, Zeledonen igoera eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean, Ilaski Serranoren eta Unai Ugarteren eskutik.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos