Zarauzko Ikurrinaren bigarren jardunaldia zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

Gainera, Zarauzko pilota txapelketako finala, Donostiako aizkolarien urrezko kopa eta Euskadi- Basque Country Saria izango dira igandean ikusgai

Igande goizean, ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean bat egingo dute Zarauzko Ikurrinaren bigarren jardunaldiarekin, 12:00etatik aurrera. Lehenengo, Eusko Tren Ligako estropaden txanda izango da eta ondoren, Eusko Label gizonezkoen estropadak izango dira ikusgai. Mikel Olazabal, Ibon Gaztañazpi eta Sara Gandara arituko dira esatari lanetan.

Arratsaldean, Zarauzko pilota txapelketa finala eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek. Oraindik zehaztugabe daude finalean aurrez aurre jarriko diren pilotarien bikoteak. Aurretik, Ezkurdia- Irusta eta Artola- Ladis Galarza bikoteek jokatuko dute atariko partida, eta jardunaldiko hirugarren norgehiagoka Gorka- Erostarbe eta Peña- Salaverri bikoteek jokatuko dute. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Xabier Anduezak egingo dute emanaldiaren kontakizuna, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Horrez gain, Donostiako aizkolarien Urrezko Kopa izango da ikusgai 16:00etan, Ibon Gaztañazpi eta Joxe Etxebesteren kontakizunarekin, eta Euskadi- Basque Country Saria zaldi lasterketen laburpena 21:00etan eskainiko dute Imanol Arrutik eta Joanes Urrestarazuk.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos