Zallako bertsoaldi onenei errepasoa, 'Hitzetik Hortzera' saioan

Miren Amuriza suertatu zen txapeldun Zallako final laurdenean / Michelena

Bertsolari Txapelketa Nagusiko hirugarren final laurdenean entzun eta ikusitakoak bilduko dituzte aste honetan

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren jarraipena egingo du udazkeneko 'Hitzetik Hortzera'k. Larunbatean Zallan jokatuko da hirugarren final laurdena eta hango bertsoaldi onenak ikusgai izango dira igandean 15:00etan ETB1en.

Eneko Abasolo Abarkas, Jone Uria, Miren Amuriza, Odei Barroso, Oihane Perea eta Onintza Enbeita aritu dira kantuan Bertsolari Txapelketa Nagusiko hirugarren final laurdenean Zallan. Larunbatez arratsaldeko 17:00etan hasiko zen saioa Mimetiz pilotalekuan. Saioaren irabazlea, Miren Amuriza, zuzenean sailkatu da Durangoko finalaurrekora. Besteak gainontzeko final laurdenetako puntuazioen zain geratuko dira.

Larunbateko bertsoaldi onenak ikusgai izango dira igande honetako 'Hitzetik Hortzera'n, 15:00etan ETB1en.

Itsasoko produktuen eskutik

'Historias a Bocados' Elantxobera joango da gaurkoan, eta Ander Gonzalez sukaldariak bertako biztanleen eskutik ezagutuko du Bizkaiko kostaldeko herri honetako sukaldaritza.

Elantxobeko biztanleei makuesak deitzen zaie, eta izenburu hori du Iñigo Azkona argazkilariak argitaratu berri duen liburuak. Arrantzaleen eta itsasoarekin lotutako beste ofizioen inguruko lana da, aspaldiko Elantxobeko bizimoduaren ispilu. Nahiz eta gaur egun gauzak asko aldatu diren, herriko gastronomia itsasora begira jarraitzen duela ikusiko du Anderrek, eta honen inguruan solasean, Mentrame tabernako bakailao pintxoa jango du Iñigorekin.

Horrez gain, Itziarrekin batera hegaluzea nola poteratzen den ikasi du, eta Antton bere senarrak, arrantzale izandako garaiak gogoratuko ditu Anderrekin. Hirurek atuna tipularekin jango dute itsasoaren aurrean.

Elantxobeko jatetxeetako menuan itsasoko produktuen eskaintza zabala dago. Ogoñope jatetxeko Zigor sukaldariak erreboiloa plantxan prestatuko du Anderrentzat eta Miren Ogoñope eta Itxas Etxe jatetxeen jabearentzat.

Amaitzeko, zaldiekin coaching jardunaldiak egiten dituen Josebarekin arituko da Ander. Lortuko ote du Josebak Anderrek zaldiei dien beldurra uxatzea? 'Historias a Bocados' 20:00etatik aurrera emitituko da ETB2n.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos