Ylenia Baglietto eta Lander Otaola, 'Gure Kasa' saioan

Iban Garcia patinatzen ikusiko dugu eta gurpilen gainean koreografia bereziak erakutsiko ditu

Ostegun honetan, antzerkian, euskal zineman eta telebistan ezagunak diren bi aktore izango dituzte 'Gure Kasa' saioan: Ylenia Baglietto eta Lander Otaola. ETBn lan ugari egin dute biak: Ylenia 'Goenkale'n edo duela gutxi 'Bago!az' saioan ikusi dugu; Lander, berriz, 'Vaya Semanita' saioarengatik batez ere da ezaguna.

Bestalde, Iban Garcia patinatzen ikusteko aukera izango da. Gurpilen gainean koreografia bereziak erakutsiko ditu. 'Gure Kasa' 21:30ean dago ikusgai ETB1en.

Asteartekoa, ikusiena

Bestalde, astearteko 'Gure Kasa' saioa, Bera Bera eskubaloi taldeko neskak protagonista izan zituena, saioaren emanaldiak inoizko daturik onena bereganatu zuen. Julen eta Antton Telleriak aurkeztutako saioak % 2,9ko audientzia zatia eta euskaldunen artean % 7,3ko kuota bereganatu zituen. Horrez gainera, 57.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

ETB1ek 2017ko urrian estreinatuko zuen 'Gure Kasa' saioa, eta, batez beste, %1,5eko audientzia zatia, euskaldunen artean % 4,2ko kuota eta 56.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu ditu denboraldian zehar.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos