Xabier Usabiaga eta flamenkoa euskaraz egiten duen Sonakay taldea, 'Gure Kasa'n

Xabier Usabiaga kazetaria/
Xabier Usabiaga kazetaria

Asteazkenero bezala, Iban Garcia kuxkuxeatzera bidaliko dute. Zuriñe Hidalgo eta Twin Melodyko neskak handik ibiliko omen dira

Asteazken honetan, Xabier Usabiaga kazetaria izango dute ETB1eko 'Gure Kasa' saioan gonbidatu. Euskal Telebistako aurpegirik ezagunenetarikoa da eta aste honetan Euskal Herriko Itzuliaren zuzeneko emanaldien kontakizunean dago lanean buru belarri.

Bestalde, fusioa sekulako talentuarekin uztartzen duen talde bat gonbidatu dute saiora, Sonakay taldea, hain zuzen ere. Flamenkoa euskaraz egiten dute. Eurek diotenez, ijituen kultura eta euskaldunon kultura abestu egiten dituzte. Ikuskizun dotorea eskainiko dute, desberdina, eta ikus-entzuleak aho zabalik utziko dituena.

Asteazkenero bezala, Iban Garcia kuxkuxeatzera bidaliko dute. Ondoko plato batean dagoeneko ari dira entseguetan Zuriñe Hidalgo eta konpainia. Horien artean omen dabiltza Twin Melodyko neskak.

'Gure Kasa' asteazken honetan izango da ikusgai 21:30ean eitb.eus-en eta ETB1en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos