Xabier Saldias 'Gure Kasa' saioan izango da

Kontxpuzoi-ko irudia/Usoz
Kontxpuzoi-ko irudia / Usoz

'Kontxapuzoia'ren berri ere emango dute eta Gabonetako modaz arituko dira

Astelehenean, urtarrilak 1, urte berria hasteko, ohorezko gonbidatua hartuko dute ETB1eko 'Gure Kasa' saioan, Xabier Saldias alegia. Gainera, ETB1eko saioan kanpai propioak egingo dituzte. Iban Garcíak eta bere amak, Maite Azpiazuk euren Azkoitiko etxeko balkoitik egingo dute kanpaien erretransmisioa.

Bestalde Ana Goitiak eta Onintza Enbeitak Gabonetako arropa aukerei buruz hitz egingo dute. Zein da gabonetako looka? Desberdin janzten gara egunotan? Donostian aspaldiko ohitura da 'Kontxapuzoia', urte berria Kontxan bainatuz hastea. 'Gure Kasa'ko lagunak ez dira gutxiago izango. Xabier Saldias, Markel Alberdi, Antton eta Julen Telleria Kontxako hondartzan izango dira.

Bukatzeko, Nerea Alias youtuberrak bideo berria igoko du bere kanalean, eta aurretik, saioan estreinatuko du. Honako honetan, Ana Goitiarekin batera, erromerietako abestien zerrenda bat egingo digu.

'Gure Kasa' astelehen honetan izango da ikusgai, 21:00etan ETB1en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos