'Xabi Prieto. Bihotz txuri-urdina' dokumentala, ETB1en

'Xabi Prieto. Bihotz txuri-urdina' dokumentala, ETB1en

Asier Illarramendik, Mikel Aranburuk, Jesus Mari Zamorak, Amets Arzallusek, Realeko nesken taldeko kapitainek, Xabiren familiak eta kuadrilak parte hartuko dute, besteak beste

Hamabost denboraldiz Realeko lehen taldean aritu eta gero, erretiroa hartuko duen Xabi Prieto futbolariari buruzko dokumentala eskainiko du ETB1ek ostegun honetan, 22:30ean.

Xabi Prieto Argarate ikur bilakatu da Realean. 15 urte goi-mailan eta beti talde berean. Bihotza txuri-urdina du donostiarrak. Bere ametsa ez zen futbolari izatea. Bere nahia Realeko jokalari izatea zen. Eta amets hori bizitzen aritu da azken urte guzti hauetan.

'Bihotz txuri-urdina dokumentalean', Xabi Prieto prisma desberdinetatik ezagutuko dugu. Kirol ibilbideaz gain, bere egunerokoa eta bere beste futbol taldeak ere geureganatuko ditugu. Donostia, familia eta lagunak protagonista garrantzitsu izango dira. Lotsatia eta barnerakoia izan arren, zelaietatik kanpoko nolakoa den deskubritzeko aukera emango digu. San Tomas Lizeoak, bere kuadrillak eta etxekoek beste Xabi baten berri emango digute.

Gonbidatuen artean, Asier Illarramendi, Mikel Aranburu, Jesus Mari Zamora, Amets Arzallus, Realeko nesken taldeko kapitainak, Xabiren familia eta kuadrilla egongo dira, besteak beste.

Ikus-entzunezko lan honen egileak Joseba Urkiola eta Asier Aranguren dira. Errealizazio lanetan Antton Aldekoa aritu da.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos