Uruguain izango da 'Chiloé, Lasterka Munduan'

Zigor Iturrieta.
Zigor Iturrieta.

Zigor Iturrietak Cabo Polonio Ultratrail lasterketa egingo du, 80 kilometroko erronka gogorra

Ostegun honetako 'Chiloé, Lasterka Munduan' saioak Afrikatik Hegoamerikara eramango du Zigor Iturrieta, Uruguai aldera, hain zuzen ere. Bertan, Cabo Polonio 80 kilometroko Ultrail lasterketa egitea izango da Zigorren helburua, baina herrialdea ezagutzeko parada ere egingo du.

Montevideora iritsiko da, Uruguaiko hiriburura. Hiriko kaleetan zehar galduko da eta, besteak beste, Inauterien museoa eta Zabala durangarraren plaza ezagutuko ditu. Gainera, Uruguaiko gastronomian barrena murgiltzeko aukera izango du, matea dastatuko du, candombea zer den jakingo du, eta bandoneonaren eta tangoaren kultura ukituko ditu.

Ondoren, herrialdeko iparraldera joango da eta Cabo Polonio erreserba naturalera iritsiko da, Uruguaiko leku mitikoa. Bertan ospatuko da Ultratraila eta Zigorrek gogor hasiko du erronka. Aurretik, gainera, arrantzan arituko da, otarrainxkak harrapatzen.

Lasterketa amaitu ondoren, Punta del Este hirira joango da. Paez Vilarok eraikitako Casapueblo lekuan izango da eta, bertan, arratsaldero ospatzen den Ceremonioa del Sol ikusiko du.

'Chiloé, Lasterka Munduan' ostegun honetan emitituko da 22:15etik aurrera ETB1en.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos