Ana Urrutia eta Andoni Aizpuru, 'Gure Kasa' saioan

Eguraldi aurkezleen nazioarteko egunaren aitzakian etorriko dira saiora bi aurkezleak

Ana Urrutia eta Andoni Aizpuru hartuko dituzte astelehen honetan 'Gure Kasa' saioko platoan. Eguraldi aurkezleen nazioarteko eguna dela-eta, ETBn lan horretan aritzen diren bi profesional hartuko dituzte gonbidatu Julen eta Antton Telleriak. Luze eta zabal hitz egingo dute eurekin eguraldiaz eta beste mila konturi buruz.

Iban Garciak barru-barrutik bizi izan ditu Goya Sariak. Madrilera bidali dute, eta aktore eta zuzendari famatu guztiekin izan da.

Onintza Enbeita eta Ana Goitia nerabeei buruz arituko dira 'Hauxa bi' tartean, lehengoez eta oraingoez. Zertan aldatu dira garai bateko nerabeen modak eta oraingoak?

'Gure Kasa' 21:30ean izango da ikusgai eitb.eus-en eta ETB1en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos