Urriaren lehenera begira, Herrialde Katalanak hizpide izango dituzte hainbat saiotan

'7 días' saioko aurkezleak

'En Jake' berezia egingo dute Bartzelonatik zuzenean ETB2n. Gainera, Egin egunkariaren sorreraren inguruan ere jardungo dira '7 días' saioan

Ostiral honetan 'En Jake' saio berezia eskainiko du ETB2k. Bartzelonatik zuzenean, Xabier Lapitzek Kataluniako egoeraren azken ordua emango du eta berarekin, Xabier Torrens politologoa, Jon Iñarritu EH Bilduko senataria, Xabier Rius kazetaria, Nuria Suarez Recortes Cero plataforma katalanaren bozeramailea eta Pilar Rahola kazetari eta idazlea izango dira, besteak beste.

Horrez gain, Bilboko platoan Diana Urrea, Fabio Gonzalez eta Edurne Portela solaskideak arituko dira 'En Jake' saioan, gaur 12:00etatik aurrera ETB2n.

Egin-etik Bartzelonara

Ostiral honetan, irailak 29, '7 días' saioak Egin egunkariaren sorreraren 40. urteurrena hartuko du hizpide, Estibaliz Ruiz de Azuak eta Arantza Ruizek aurkeztuta. Programako lan-talde batek egunkariaren egoitzan sartzea lortu du eta zein egoeratan dagoen erakutsiko dute. Halaber, itxieraren inguruan mintzatuko dira Egin-eko zuzendari izandako Jose Felix Azurmendi eta Jabier Salutregirekin.

Gai horri buruz eta Kataluniako egoeraz arituko dira mahai inguruan Montse Ramirez, Maite Iturrate, Iñaki Iriondo, Isabel Camacho eta Eva Domaika solaskideak. Halaber, Madrilen, Pedro J. Ramirez kazetariak eta Ignacio Gonzalez Jueces para la Democracia elkarteko bozeramaileak erreferendumaz duten iritzia ere bilduko dute.

Gainera, Xabier Lapitz kazetaria izango dute berriemaile Bartzelonatik zuzenean, Kataluniako Prozesuaren protagonista garrantzitsuenak elkarrizketatuz.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos