Udaberri dantza taldearen 60. urteurreneko jaialdia

Aurretik, Euskal Herriko Kantu Txapelketaren bigarren zatia izango da ikusgai ETB1en

Tolosako Udaberri dantza taldeak 60. urtemuga ospatzeko iragan ekainean antolatutako jaialdia eskainiko du ETB1ek larunbat honetan 'Oholtzan' saioaren barruan. Tolosako Euskal Herria plazan, dantza taldeko 100 parte hartzailerekin batera, herriko musika bandak eta erraldoi eta buruhandien konpartsak hartu zuten parte.

Emanaldi honen aurretik, Euskal Herriko Kantu Txapelketa izango da ikusgai. Joan den astean txapelketaren lehen zatia eman ostean, oraingoan bigarrena emango da. Euskal Herriko ahots onenek hartu zuten parte, bakarka, binaka eta taldeka, joan den ekainaren 3an Bilboko BBK aretoan ospatutako ekitaldian.

21:00etatik aurrera izango dira ikusgai bi emanaldiak.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos