Txirrindularitza eta arrauna, zuzenean

Donostia-Donostia lasterketa 15:00etan hasiko eta Getxoko estropada 18:00etan

Donostia-Donostia lasterketa zuzenean izango dugu ikusgai larunbat honetan ETB1en eta eitb.eus-en 15:00etatik aurrera. Fermin Aramendi eta Xabier Usabiaga arduratuko dira kontakizunaz, eta Alfontso Arroiok mototik jarraituko du proba.

Donostiako Klasikoaren 37. edizioko ibilbideak zortzi mendate ditu: lehen mailako bat, Jaizkibel (birritan); bigarren mailako lau, Iturburu, Arkale (birritan) eta Murgil; eta hirugarren mailako bi, Meaga eta Alkiza.

Urtero bezala, punta-puntako txirrindulariek hartuko dute parte: Tom Dumoulin (Sunweb), Mikel Landa eta Mikel Nieve (Sky), Alberto Contador (Trek), Daniel Martin eta Julian Alaphilippe (Quick Step), Tony Gallopin (Loto), Thibaut Pinot (FDJ), Rigoberto Uran (Cannondale), Greg van Avermaet (BMC) eta Luis Leon Sanchez (Astana), besteak beste. Haimar Zubeldia usurbildarrak bere azken lasterketa jokatuko du Donostian.

18:00etan, arraunaren txanda izango da. Getxorekin bat egingo dute ETB1ek eta eitb.eus-ek Eusko Tren eta Eusko Label ligetako jardunaldi berri bat eskaintzeko. Mikel Olazabal, Ibon Gaztañazpi eta Sara Gandarak emango dute Getxoko Ikurrinaren berri.

Bestalde, 12:00etan zesta puntari egingo zaio tartea ETB4n eta eitb.eus-en, Berriozarko sariko finalak eskaintzeko. Xabier Larrañaga eta Felix Espilla izango dira esatariak.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos