Tourreko 9. etapa eta Binakako San Fermin Torneoko partida, zuzenean

Horrez gain, Eusko Tren Ligako Eusko Tren Bandera eta Eusko Label Ligako Giroa-Veolia Bandera eskainiko dira

Frantziako Tourrarekin ekingo diote ETBk eta eitb.eus-ek igandeko kirol emankizunei. Natua eta Chambery lotuko dituen 9. etaparen zuzeneko kontakizuna egingo dute Fermin Aramendik, Xabier Usabiaga eta Pedro Mari Goikoetxeak 11:40etik aurrera ETB4n. 15:00etan ETB1era pasako da emanaldia.

12:00etan, arraunari zabalduko diote leihoa ETB1ek eta eitb.eus-ek. Lehendabizi, Eusko Tren Ligako traineruak lehiatuko dira Eusko Tren Banderaren bila. Ondoren, Eusko Label Ligako taldeak izango dira nor baino nor gehiago Giroa-Veolia Bandera eskuratu asmoz. Mikel Olazabal, Ibon Gaztañazpi eta Sara Gandara izango ditugu berriemaile Donostiatik.

17:15etan 'ETB Kantxa' saioa hasiko da Iruñeko Labrit pilotalekutik. J. Retegi-Merino II / Victor-Untoria partidak zabalduko du jaialdia. Ondoren, Binakako San Fermin Torneoko norgehiagoka jokatuko dute Urrutikoetxea-Larunbe eta ostiral gaueko bikote irabazleak. Amaitzeko, Agirre-L. Galartza eta Dario-Irusta izango dira aurrez aurre. Xabier Euzkitze eta Joxan Tolosa izango dira esatariak.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos