Reala B-Bilbao Athletic, ETB1en eta eitb.eus-en

Horrez gain, Moañako Bandera-Fandicosta Saria eta Asergarce pilota torneoa izango dira ikusga

Larunbat honetan, ETB1ek eta eitb.eus-ek Real Sociedad B eta Bilbao Athletic taldeen arteko norgehiagoka eskainiko dute zuzenean, arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Naxari Altuna, Juanan Larrañaga eta Xabier Ormazabal esatariek egingo dute Zubietan jokatuko den bigarren B mailako partidaren kontakizuna.

Ondoren, Moañako Bandera-Fandicosta Saria jokoan, Eusko Label Ligako estropadak izango dira ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en. Mikel Olazabal eta Ibon Gaztañazpik egingo dute emanaldiaren kontakizuna arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Ondoren, Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko den Asegarce Torneoaren finala eskainiko dute, 21:00etatik aurrera. Elordi-Lasa eta Peña-Salaverri bikoteek jokatuko dute atariko partida, eta J. Retegi-Irusta eta Laso-Aretxabaleta aurrez aurre jarriko dira jardunaldiko azken norgehiagokan. Oraindik erabakitzeko daude finalean jokatuko duten bikoteak.

Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Xabier Anduezak egingo dute partiden kontakizuna, eta atariko partidaren eta Asegarce torneoaren finaleko partidaren artean, Biboko su artifizialak eskainiko ditu ETB1ek zuzenean.

Bestalde, ETB4n ikusgai izango dira Aste Nagusia pala torneoaren finala, goizeko 12:00etan, eta zestako Hondarribiko Sariaren finala, 19:30ean.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos