Borrar

Ramon Agirre, Galder Perez eta Bas(h)oan, 'EiTB Kultura Transit'en

Ramon Agirre aktore donostiarraren ibilbidea errepasatuko dute, Galder Perezen kultur gomendioak jasoko dituzte eta Bas(h)oan taldearen musikan barrena murgilduko dira

Jueves, 26 de abril 2018, 12:53

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Izen propioz beteriko saioan, Ramon Agirre, Galder Perez eta Bas(h)oan musika taldea izango dira protagonista 'EITB Kultura Transit'en. Zinema, antzerki eta telebistan ibilbide oparoa egin du Ramon Agirre aktore donostiarrak. Azken hileotan hiru pelikula estreinatu ditu, eta bere proiektuen zerrendan ez da etenik. Bere lanaz lasai hitz egin dugu Ramon Agirrerekin 'EiTB Kultura Transit'en.

Arratsaldero 'Graffiti' irratsaioa aurkezteaz gain, antzerkiak ere kentzen dizkio lan orduak Galder Perezi. Bilboko Anti liburu-dendan azaldu digu zeintzuk diren bere liburu kutunak. Horrez gain, zineman ikusi zuen lehen filmaz hitz egin digu, baita azken aldian behin eta berriz entzuten duen musikariaz ere.

Amaitzeko, eskarmentu handiko bi musikari izango dituzte protagonista aste honetako Sortzaileak atalean: Joseba Irazoki eta Beñat Achiary. Lehenengoa gitarra joaz, bigarrena kantuan eta Julen Achiaryren perkusioaz lagunduta, Bas(h)oan diskoa kaleratu du hirukoteak. Robbie Basho musikari amerikarra izan da proiektuaren abiapuntu eta inspirazioa. Gitarra jotzeko moduagatik egin zen famatu Basho, baina bere ahotsa ere omendu nahian, Irazokik Beñat Achiaryrengana jo zuen, ahots tinbre bertsua zutelakoan. Bashoren zenbait kantu berrinterpretatu eta beste batzuk sortu dituzte, disko esperimental bezain transgresorean.

'EiTB Kultura Transit' ostegun gauean izango da ikusgai ETB1en eta ETB2n.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios