'Pintxo & Pote on Tour' Lizarrako Erdi Aroko Astean

Asier Hormaza eta Mikel Elizegi Lizarrara joango dira bertoko pintxorik onena topatzera

Asteleheneko 'Pintxo & Pote on Tour' saioan, Asier Hormaza eta Mikel Elizegi Lizarrara joango dira food truck-ean, bertako pintxorik onena aurkitzeko asmoarekin. Erdi Aroko astean murgilduta topatuko dute herria eta hango taberna eta jatetxeak ezagutuko dituzte.

La Cepa jatetxean Erdia Aroko postrea prestatuko diete, eta food truck-ean garai hartako lehiaketa tradizional bat izango dute, arkume izterra jatea hizpide hartuko duen lehiaketa berezia. V. mendeko jolasetan ere arituko dira gure bi saltseroak eta garaiko arropaz mozorrotuko dira. 'Pintxo & Pote on Tour' astelehen honetan emitituko da 22:15etik aurrera ETB1en.

Pilota zuzenean

Bestalde, pilota emanaldia eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek 17:00etatik aurrera. Zarauzko Aritzbataldeko jaialdia izango da ikusgai zuzenean. Bertan, hiru partida jokatuko dira: Ugalde-Erostarbe / Peña II-Etchegoin, Olaizola II-Imaz / Irribarria-Martija eta Arretxe II-Erasun / Gorka-Lasa IV. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia arduratuko dira kontakizunaz.

'ETB Kantxa' saioaren aurretik, goizean jokatutako Getxoko txirrindularitza probaren laburpena egingo du Alfontso Arroiok ETB1en eta eitb.eus-en.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos