'Pintxo & Pote On Tour' Orion, estropadetan

Mikel Elizegi eta Xabier Hormaza.

Jai eta kirol giroan murgilduko dira Asier Hormaza eta Mikel Elizegi

Datorren astelehenean, 'Pintxo & Pote on Tour' saioaren laugarren atala emitituko da ETB1en. Asier Hormaza eta Mikel Elizegi Oriora joango dira food truckean, bertako pintxorik onena topatu asmoz. Hango jatetxeak, tabernak ezagutu eta estropada egunean murgilduko dira.

Xixario erretegian, kilotik gorako pintxoa dastatuko dute Jose Luis Kortarekin, eta food truckean, 'Goenkale'ko Karmele Larrinagaren eta Dorleta Urretabizkaiaren bisita izango dute, patata tortila eder bat egiteko.

Katxina erretegi berrian, berriz, aurten 25 urte betetzen dituzten Gozategi taldearekin solastuko dira, eta pieza bat eskainiko dute zuzenean.

San Juan, Hondarribia eta Orioko zaletuen arteko lehia izango dute saiooko Showkaldean. Eta arraunean ere jardungo dira gure bi sateliteak. 'Pintxo & Pote On Tour' 22:15ean izango da ikusgai ETB1en.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos