'Pintxo & Pote on Tour', Arabako Errioxan

Asier Hormaza eta Mikel Elizegi./
Asier Hormaza eta Mikel Elizegi.

Betagarri eta Huntza taldeko kideekin, Gazteako Oihan Vegarekin, Peio Zabalarekin eta Samaniegoko mamuekin izango dira Asier Hormaza eta Mikel Elizegi

Astelehen honetan, 'Pintxo & Pote on Tour' saioaren hirugarren atalean, Asier Hormaza eta Mikel Elizegi Arabako Errioxara joango dira food truck-ean. Abentura hasi aurretik, autoa bedeinkatuko dute Arantzazun Peio Zabalarekin. Gero, Laguardiako tabernak miatuko dituzte, eta Bastidako Araba Euskaraz jaian ipiniko dute food truck-a.

Hainbat bisita izango dituzte, besteak beste, Betagarri taldeko Iñaki, Huntza taldea, eta bokadilo lehiaketan parte hartuko duen Gazteako Oihan Vega.

Saio martxosoa izango da astelehenekoa, mamu eta guzti. Izan ere, Samaniegoren mamuak agerraldi izugarria egingo die bodega batean daudela.

'Pintxo & Pote on Tour' astelehen honetan emitituko da 22:15etik aurrera ETB1en.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos