Pilota eta arrauna, Santiago eguneko zuzeneko kirol eskaintza, EiTBn

Lekeitiotik, Euskadiko Traineru Txapelketa izango da ikusgai eguerdian, eta eskuz binakako jaialdia, arratsaldean, Ermutik

Asteartean, Santiago egunarekin, pilotak eta estropadek osatuko dute zuzeneko kirol emanaldien eskaintza ETBn eta eitb.eus-en. Hasteko, 12:00etan, Euskadiko Traineru Txapelketa izango da ikusgai, Lekeitiotik. Emakumeen lehiaketa izango da lehenengo, eta gizonena, ondoren. Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak egingo dute bertan gertatzen den guztiaren kontakizuna.

16:30ean, berriz, goizean jokatutako Ordiziako Txirrindularitza Sariaren laburpena eskainiko dute ETB1 eta eitb.eus-en. Alfontso Arroiok emango du probaren berri.

Jarraian, 17:00etan hasita, 'ETB Kantxa' saioan, pilota jaialdia izango da ikusgai, Ermutik. Lehen partidan, Mendizabal III-Irusta eta Gorka-Jaunarena bikoteak arituko dira nor baino nor gehiago, eta, ondoren, partida nagusian, Ezkurdia-Rezusta eta Altuna III-Merino II.a bikoteek neurtuko dituzte indarrak.

ETB4n, bestalde, asteburuan Larrabetzun jokatutako Herriarteko Pilota Afizionatuen finala izango da ikusgai 11:00etan, Azpeitia eta Usansoloren artekoa. Josetxo Lizartzak eta Jokin Errastik egingo dute kontakizuna.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos