Borrar
'Pelota II' dokumentalaren estreinaldia

'Pelota II' dokumentalaren estreinaldia

Jørgen Lethek eta Olatz Gonzalez Abrisketak zuzendutako esku pilotari buruzko filma maiatzean estreinatu zen zinema aretoetan eta orain telebistan da ikusgai lehen aldiz

Viernes, 8 de diciembre 2017, 10:00

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

1983an euskal pilotari buruzko 'Pelota' dokumentala egin zuen Jørgen Leth zinemagile danimarkarrak. 30 urte geroago Euskal Herrira itzuli zen eta Olatz Gonzalez Abrisketa antropologoa lagun zuela, "euskal kulturaren errito esanguratsuenetako baten gaineko behin betiko filma" egin zuen, 'Pelota II'. ETBren parte hartzea duen ekoizpena maiatzean estreinatu zen zinema aretoetan eta orain telebistan izango dugu ikusgai lehen aldiz.

'Pelota II' kirol honen sekreturik handienean barneratuko da, partida bakoitzerako pilotarik onena aukeratzeko lanean. Horretarako, primerako adituak hartuko dituzte solaskide: Juan Martinez de Irujo, Julian Retegi eta Julen semea (Retegi Bi), Aimar Olaizola, Pampi Laduche? Estetika sinple eta keinu mininoak; protagonisten egunerokotasuna; euren obsesio eta ekiteko gogoa; arazo, sentimendu eta taldekeriak... Horiek eta gehiago izango ditugu ikusgai filmean.

'Pelota II' ostiralean izango da ikusgai ETB1en, 22:15etik aurrera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios