Panticosa eta Goriz arteko etapa, 'Gailurra Xtreme Perdido' saioan

Panticosako bainuetxean egun bateko atsedena hartu ondoren, etapa gogor bati egingo diote aurre lehiakideek

.

Panticosa eta Goriz arteko etapa, 'Gailurra Xtreme Perdido' saioan

Panticosako bainuetxean egun bateko atsedena hartu ondoren, 'Gailurra Xtreme Perdido' lehiaketaren azken aurreko etapari ekingo diote lehiakideek ostegun honetan. Gorizeko aterpea izango dute helmuga eta orain arteko etaparik gogorrena izango dute aurretik. Gainera, finalean izango diren hiru lehiakideen izenak jakingo dituzte.

Formigal- Panticosa aurreko etapak bi kirolari handi bidean utzi zituen, Xabier Orbegozo Arria V aizkolaria eta Aintzane Argaiz triatloilaria. Etapako irabazlea berriz, Urruti usansolotarra izan zen.

'Gailurra Xtreme Perdido' ostegun honetan izango da ikusgai 22:30ean ETB1en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos