Pablo Berasaluze pilotaria, 'Gure Kasa' saioan

Gainera, Twin Melody ahizpek Iban Garciari lagunduko diote Justen Bieberren paperean sartzen eta 'Sorry' abestiaren emanaldia eskaintzen

Luxuzko gonbidatuak izango dituzte asteleheneko 'Gure Kasa'n. Hasteko, Pablo Berasaluze pilotariarekin arituko dira, Asegarceko aurrelari mitikoa izan zen 18 denboraldiz 2016. urtean pilota profesionala utzi behar izan zuen arte. Bere ibilbide profesional luzean binaka egin zituen lorpenik handienak; hainbat final jokatu ditu eta osasun arazoengatik utzi behar izan zuen pilota, berak nahi baino lehenago.Bilbon elkartu dira Pablo eta Irati Anda, Bizkaia frontoian, eta Pabloren agurreko omenaldia gogoratzeaz gain, jakina, pilotan jokatzen jarri du Pablok Irati.

Astelehen honetan, gainera, Iban Garcia Justin Bieber izango da. 'Sorry' abestiaren emanaldia eskainiko du, eta hori gertatzearen arduradunak ere platoan izango dira, Aitana eta Paula Etxeberria, Twin Melody ahizpak.

'Gure Kasa' astelehen honetan izango da ikusgai 21:30ean ETB1en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos