Otsagabia eta Zuritza arteko 32 kilometroko etapa, 'Gailurra Xtreme Perdido'n

Aurreko ataleko borroka gogorraren ostean, erronka berriari aurre egingo diote lehiakideek

Ostegun honetan, 'Gailurra Xtreme Perdido' saioko lehiakideek Otsagabia eta Zuritza arteko 32 kilometroko etapa gogorrari aurre egin beharko diete. Ibilbideak 1.200 metroko desnibel positiboa izango du.

Sorogain eta Otsagi arteko etapa gogorraren ostean, antolakuntzak inor ez kanporatzea adostu zuen. Lehia gogorra izan zen eta bi taldeak esprintean sartu ziren Otsagabian. Ika-mika batzuk tarteko, lehiakide guztiak jarraituko dute lehian. Aurreko atalean, inor kanporatu ez zutela ikusirik, zenbatek hartuko dute etxerako bidea osteguneko saio honetan? Batek edo bik?

'Gailurra Xtreme Perdido' saioa ostegun honetan izango da ikusgai, 22:30ean, ETB1en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos