Ondarroan izango dira 'Pintxo & Pote on Tour' saioan

Asier Hormazak eta Mikel Elizegik, Ondarroako pintxorik onena topatzeko asmoz, herriko taberna eta jatetxeak ezagutuko dituzte

Astelehen honetan, 'Pintxo Pote On Tour' saioak Ondarroara emango ditu Asier Hormaza eta Mikel Elizegi food truckean. Bertako pintxo onena topatu nahi izango dute eta horretarako, hango jatetxeak, tabernak eta herriko pintxo-potea ezagutuko dute gertutik.

Horrez gain, Amama Gourmet dendan Ondarroako produkturik esanguratsuenak ezagutuko dituzte. Gainera, Food Truckean, Ainhoa Goikoetxea eta Ainhoa Etxebarria izango dituzte gonbidatu, pintxo bat prestatzen eta sagardoa dastatzean.

'Pintxo & Pote on Tour' astelehenean emitituko da, 22:15etik aurrera, ETB1en.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos