Olentzerok 286.000 elkarrizketa izan ditu WhatsApp bidez

Olentzerok 286.000 elkarrizketa izan ditu WhatsApp bidez

10.424 erabiltzailerekin izan du harremana, eta kasu gehien-gehienetan euskaraz aritu dira

Pasa den ostiralean, abenduak 15, EiTBk WhatsApp zenbakia jarri zion Olentzerori, eta ordutik hona ikazkina buru-belarri aritu da jaso dituen mezu guztiak erantzuten. Guztira 286.000 elkarrizketa erantzun ditu 10.424 erabiltzaileekin, eta elkarrizketen %83a euskaraz izan dira. Horrez gain, pertsonaia horri eskainitako webguneak 30.000 erabiltzaile bakar izan ditu egitasmoa abian jarri zeetik.

Adimen artifiziala oinarri duen proiektu berritzaileak, horren sustatzaileek azaldu dutenez, "Olentzero inoiz baino hurbilago egotea lortu du. Ezaugarri hauek dituen lehen programa informatikoa da: jasotako mezuak irakurri eta interpretatu egiten ditu eta modu automatikoan erantzunak sortu, Olentzero izango balitz bezala. Euskaraz eta euskalkiak kontuan hartuz ematen ditu erantzunok, eta, baita gaztelaniaz ere, elkarrizketaren arabera".

EiTBk bultzatutako ekimenaren xedea Euskadiko haurrek Olentzerorekin hitz egitea da, abenduaren 24ra itxaron gabe. Baina helduengana ere iritsi nahi du Olentzerok. Ia gai guztientzat du erantzuna: opariak eskatu, ikatzik ekarriko ote duen galdetu edo 24ko gauean afaltzeko zer nahiko duen galdetu ahal izango diogu. Gabonekin zerikusia duten gaiez harago, txisteak, bertsoak eta aktualitatearekin zerikusia duten gaiak ere jorratuko ditu.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos