Oinatz Bengoetxea pilotaria, 'Donostiako Aste Nagusia 2017' saioan

Su artifizialen emanaldiaren ondoren, Gero Axular dantza taldearen 'Agorrila' ikuskizuna eskainiko du ETB1ek

Asteazken honetan, Oinatz Bengoetxea pilotaria izango dute gonbidatu Agustin Ezenarrok eta Izaro Iraetak asteazkeneko 'Donostiako Aste Nagusia 2017' saioan, 22:15etik aurrera. Gainera, Casteló-ko Peñarroja su-etxeak eskainiko dituen su artifizialak eskainiko dituzte zuzenean.

Bestalde, Saguesen hasiko den familia guztientzako bizikleta festa ekarriko dute erreportajean, eta hondartzatik zuzenean, Unai Etxabek merenge gerra egingo du.

Ondoren, Gero Axular dantza taldearen Agorrila ikuskizuna izango da ikusgai 23:15etik aurrera. XIX. mendeko Donostiako Alde Zaharrean kokatzen da, hiria tropa frantsesen esku zegoenean.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos