'Obabakoak' antzezlana, 'EiTB Kultura Transit' saioan

Saioak, gainera, FANT Bilboko Zinemaldi Fantastiko izango du hizpide eta Sortzaileak atalak Ixone Sádaba artista bilbotarra hartuko du protagonista

Bernado Atxagaren ezinbesteko eleberria da 'Obabakoak', eta argitaratu zenetik 30 urte pasa direnean, antzezlan bihurtu dute. Arriaga antzokiak ekoiztu eta Calixto Bieitok zuzenduta, hamaika aktorek bizia ematen diote Atxagak paperean sortutako munduari. 'EiTB Kultura Transit' saioa antzezlanaren entseguetan, Bernardo Atxaga eta lantaldeko kideekin aritu da obraren nondik norakoen inguruan.

FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoa asteburu honetan hasiko da, eta irekiera ekitaldian, euskaraz egindako film bat eskainiko dute, jaialdiaren historian lehen aldiz. Paul Urquijoren Errementari filma da, Sitgeseko jaialdian kritika oso onak jaso zituen pelikula. Aste osoan zehar, beldurrezko eta fantasiazko zinema giroan murgilduko da Bilbo, eta 'EiTB Kultura Transit' saioa FANTeko zuzendariarekin, Josemi Beltranekin arituko da.

Ixone Sadaba artista bilbotarra izango da Sortzaileak atalean protagonista eta 'En este lugar, 138 veces', Rekalde Aretoan duen erakusketa hartuko dute hizpide. Rekalde Aretoan bertan sortutako instalazioek, bideoek, argazkiek, objektuek eta eraikuntzek osatzen dute erakusketa.

'EiTB Kultura Transit' ostegun gauean izango da ikusgai ETB1en eta ETB2n.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos