Nomofobikak 'Gure Kasa' saioan

Onintza Enbeita, Iban Garcia eta Jon Astiazararen tarteak izango dira, halaber, asteazken honetan

Olatz Beobide, Amaia Lizarralde eta Belen Cruz aktoreak hartuko dituzte asteazkenean 'Gure Kasa'n. Sarean kateatuta dabiltza hiru neska hauek. Nomofobikak ez dakite mugikorrik gabe bizitzen. Selfiak ateratzen pasatzen dute eguna, sare sozialetan 'atsegin dut' eta 'retwit'ak emanez. Umore handiz hartzen dute haien gaixotasuna. Olatz Beobide, Amaia Lizarralde eta Belen Cruz herriz herri dabiltza antzezlan honekin.

Onintza Enbeita urrun samar dago nomofobika izatetik, baina mugikorraren bizimodu berri honen hausnarketa egingo du.

Iban Garciak ikuskizuna Donostiako kaleetara eraman du. Dantzan aritu da Donostiako lekurik berezienetan.

Astero bezala, sagardotegira joango da 'Gure Kasa' Jon Astiazaran sagardo adituarekin. Oraingoan, Hernaniko Petritegi sagardotegia ezagutuko du eta han egiten den guztiak ikusita harrituta geldituko da.

'Gure Kasa' 21:30ean dago ikusgai ETB1en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos