Nerea Arrien idazle lekeitiarra, 'Artefaktua' saioko gonbidatua

Nerea Arrien, 'Pentsatzeko txokoa' liburua aurkeztu zuen eguneko argazkian. Oraingoan 'Hiruter' izango dute hizpide./MICHELENA
Nerea Arrien, 'Pentsatzeko txokoa' liburua aurkeztu zuen eguneko argazkian. Oraingoan 'Hiruter' izango dute hizpide. / MICHELENA

Donostian bizi denez, hiruburuko kaia plato bilakatu dugu berari elkarrizketa egiteko

Nerea Arrien idazle lekeitiarra da aste honetako gonbidatu nagusia 'Artefaktua' saioan. Idazlea Donostian bizi da eta honenbestez, hiruburuko kaia plato bilakatu dugu berari elkarrizketa egiteko. Arrien saiora gonbidatzeko aitzakia bere lehen nobela izan da. 'Hirutter' izenburua darama eta hiru pertsonaren arteko harremana, sare sozialak eta horien atzean ezkutatzen diren kontuak dira nobelaren osagaiak.

Ikasketaz biokimikaria da Arrien eta, horrez gain, piano graduduna eta maistra ere bada. Betitik izan du gustukoa idaztea. Batik bat gaztetxoentzako ipuinak idatzi ditu. Azkenekoa, 'Atrapa eguna', Ereinek argitaratua. Hainbat sari jaso ditu, horien artean, 2015eko Lizardi Saria 'Pentsatzeko txokoa' izeneko narrazioengatik. 'Hiruter nobela idazten ari zela ezagutu zuen Ines Garcia, Tobbaco Days liburu dendako saltzailea eta bera gonbidatu du saiora.

Donostiako kaira hurbilduko da aste honetako irakurlea ere: Maddalen Marzol. Berak gomendatuko liburua Charlotte Bronttëren Jane Eyre da, berak azalduko dituen arrazoiengatik. Galdetegian, Jon Arretxe, Beatriz Fernandez eta Xabier Amurizaren gustu literarioen berri jakingo dugu. Booktuberraren atalean, Aiora Mujikak Aitor Arana idazlearen Avis eta Alba hildakoen eremuan liburua gomendatuko digu.

Nobedadeek, liburu-denden gomendioek, pitxiek eta epilogoak osatuko dute saioa.

Hau guztia, larunbatean, 15:00etan, ETB1en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos