Naiaren urtebetetzea ospatuko dute 'Go!azen'en!

Iholdi Beristain da Naiarena egiten duen aktorea./
Iholdi Beristain da Naiarena egiten duen aktorea.

Horrez gainera, Zuzenek Desi kontratatuko du begirale gisa, Basakabi modernizatzen lagundu diezaion

Naia Badiolaren urtebetetze festa ospatuko dute 'Go!azen' telesailaren bigarren atalean, ostiral honetan. 21:00etan hasita, Zuzenek Desi kontratatuko duela ere ikusiko dugu ETB1en eta eitb.eus-en emango den saioan.

Naia Badiolak 16 urte beteko ditu Basakabi udalekuetan dagoela. Data oso berezia da harentzat eta bere lagunentzat; izan ere, berak aitortuko duen bezala, minbizia izan zuen garaian "ez zituela beteko" pentsatzera ere iritsi zen.

Hori dela eta, lagunek isilpean festa sorpresa bat antolatuko diote eta, Nikoleren laguntzarekin, udalekuko ikasle guztiak bertan izatea lortuko dute. Baina Nikole haserre dago Naiarekin, Erikaren aurrean salatu zuela uste duelako. Intentzio onak eramango ote ditu festara?

Bestetik, udalekua gainbeheran doala eta, kongregaziotik zerbait egiteko eskatu diote Zuzeni eta honek Desi kontratatzea erabaki du; udalekuko filosofia ezagutzen duelako eta, youtuber ezaguna denez, modernitatea ekarriko duelako. Beraz, Basakabi moderno bihurtzeko ekintzak egiteko eskatuko dio. Baina dena ez da zoragarria izango Desirentzat, proposatzen dituenak martxan jartzeko zailtasun bat baino gehiago izango baititu.

Azkenik, Gari eta Eli ere hor dabiltza, bai eta ez, ez eta bai. Elkarrekin gelditzen dira baina Garik beti ditu arazoak zita horietara joateko; eta Elik ez du pazientzia askorik, ez du jasaten gezurra esaterik.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos