Naiaren eta Julenen artean zerbait berezia sortzen hasiko da 'Go!azen'en

Julen eta Naiara/
Julen eta Naiara

Neska-mutil guztiei eragingo dien ginkana bat antolatuko du Desik gaurko atalean

Naia eta Julen izango dira ostiral honetako 'Go!azen' telesaileko protagonistetako bi, euren artean zerbait berezia sortuko baita Desik antolatutako ginkana bat egiten ari direla.

Desik Basakabiko lurretan zehar egin beharreko ginkana bat antolatu eta hiruko taldeak egingo ditu. Proba honek neska-mutil guztiei eragingo die. Batetik, Naiak Julenekin eta Nikolerekin osatu beharko du taldea, eta, probak egiten dituzten bitartean, Julen hobeto ezagutzeko aukera izango du. Zerbait berezia sortuko da bien artean.

Beste talde batean, Jontxu, Markel eta Lore arituko dira. Gainera, Markel eta Lore galdu egingo dira eta istripu txiki bat izango dute.

Azkenik, Ane, Eli eta Gari elkarrekin arituko dira. Anek bere izaera lehiakorra aterako du, baina Elirentzat eta Garirentzat ginkana bera ez da lehentasuna izango eta ez diote kasu handirik egingo. Lortuko ote du Anek ginkana irabaztea?

Bestalde, Zuzen Begori igerian irakasten saiatuko da. Gogoratu atala eskaini ondoren Altxor Ezkutuaren kode berri bat jakinaraziko duela aktoreetako batek. Kode hori 'Go!azen APP' aplikazioan sartu, eta bideo berezi berri bat ikusi ahal izango duzue.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos