Borrar
Pagadi, Gandara eta Gurrutxagak aurkeztu zuten iaz ere saioa.
Mundakako Santa Katalinako kanpaiek ekarriko dute 2018a

Mundakako Santa Katalinako kanpaiek ekarriko dute 2018a

Mikel Pagadik, Zuhaitz Gurrutxagak eta Sara Gandarak gidatuko dute abenduaren 31ko saio berezia ETB1en eta ETB2n

Martes, 5 de diciembre 2017, 16:39

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskal Telebistak Gabon Zaharreko kanpaiak zuzen-zuzenean eskainiko ditu aurten, Mundakako Santa Katalina bazelizatik. Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioaren aurkezleek eta Sara Gandara kiroletako aurkezleak aurkeztuko dituzte kanpaiak Euskal Telebistako bi kateetan.

Urdaibaiko biosferan kokatuta dagoen Santa Katalina ermita ederra aukeratu du ETBk zuzen-zuzenean 2017. urteari magiaz agur esan eta 2018. urteari behar bezalako ongietorria egiteko. Gau horretan ez da faltako sorpresa eta emanaldi berezirik: Gatibu taldeko Alex Sarduik eta Izaro Andresek modako doinu bihurtu den 'Aske maitte' abestuko dute Gernikako Ross dantza taldearekin batera. Festa-giroa eta alaitasuna ziurtatuta daude, beraz, urteko azken gauean.

Aurretik, orobat, 'Herri Txiki, Urte Berri Dong!' saio berezia eskainiko da ETB1en. Kanpaikaden atarikoa izango da. Bertan, Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi Urdaibaiko itsasadarraren inguruetan izango dira, bertako herritarrekin solasean, eta, bide batez, kanpaiak eman aurreko prestaketa guztiak egiten.

'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan Euskal Herriko herri txiki era erakargarrienak bisitatzen dituzte Pagadik eta Zuhaitzek, eta bertan herriko biztanleekin solasean jarduten dira. Umoreak, bi aurkezleen izaera bereziak eta bidean topatzen dituzten lagunen jardunak ematen diote saioari xarma. Laugarren denboraldia estreinatu dute aurtengo kurtsoan eta arrakastatsu eskaintzen da igandero ETB1en.

Iaz arrakasta handia izan zuen kanpaien emanaldiak Zumaiako San Telmotik. Orduko hartan ere Mikel Pagadik, Zuhaitz Gurrutxagak eta Sara Gandarak aurkeztu zituzten kanpaiak eta oso harrera ona izan zuten. Kanpaikaden erretransmisioak, alegia, %20,1eko audientzia zatia eskuratu zuen ETB1 eta ETB2ren artean. Euskaldunen artean, berriz %28,1eko izan zen audientzia.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios