Mikel Urdangarin, 'Gure Kasa'n

Horrez gain, Maddalen Arzallus Zornotzara joango da hitzik ederrenaren bila eta Iban Garcia, gidabaimena atera berri duela, gidatzera joango da amarekin

Euskal Herriko ahotsik ezagunetarikoena da Mikel Urdangarin eta astearteko honetan ETB1eko 'Gure Kasa' saioan izango da gonbidatu. Bere azkeneko lana Margolaria da, eta 'Libre' abestia zuzenean joko du gitarrarekin lagunduta.

Horrez gain, Maddalen Arzallus hitzen zaindaria herriz herri dabil hitzik ederrenen bila eta astearte honetan, Zornotzan izango da. Amaitzeko, Iban Garciak gidabaimena atera zuen duela egun batzuk eta amarekin autoa probatzera joan da. Bizirik aterako dira?

'Gure Kasa' astearte honetan izango da ikusgai 21:30ean ETB1en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos