Mikel Lizarralde igarle eta mediuma, 'Gure Kasa'-n

Horrez gain, Sara Azurza abeslariak bere bakarkako proiektu musikala aurkeztuko du

Astearte honetan, Mikel Lizarralde igarlea eta mediuma izango da 'Gure Kasa' saioan gonbidatu eta luze eta zabal arituko da bere lanaz. Onintza Enbeitaren bisita ere izango dute. Onintzak dio etorkizuna aldatu egin daitekeela eta ipuinen bidez erakutsiko du hori, ipuin klasikoen bidez.

Bestalde, Iban Garciak modu oso praktikoan erakutsiko digu 'Google Translate' tresna nola erabili Donostiako kaleetan.

Ekhi Arrietak, bere aldetik, Sara Azurza abeslaria ekarriko du platora. Sara donostiarra da eta bakarkako proiektu musikala abiatu berri du Theorein izenarekin.

'Gure Kasa' astearte honetan izango da ikusgai 21:30ean ETB1en eta eitb.eus-en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos